Eskola txikietako 300 ikasletik gora, Berazubin

Ataria 2017ko martxoaren 10a

Gipuzkoako 17 eskola txikietako ordezkariak Tolosako Berazubin elkartu dira gaur goizean, XIV. Kirol Topaketen barruan. Berazubin zirkuitu moduko batean ibili dira, gelditu ezinik. Eguraldia lagun, bikain pasa dute ikasleek.

Aginaga, Abaltzisketa, Aizarnazabal, Albiztur, Alkiza, Aduna, Altzo, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Errezil, Gabiria, Ikaztegieta, Itsasondo, Larraul, Lizartza, Olaberria eta Zizurkilgo eskola txikietako ikasleak Berazubin elkartu dira kirol topaketen bidez, elkarren arteko loturak sendotzen. Atletismoari loturiko ekintzak egin dituzte, jolas moduan.

"Elkartzearen helburu nagusia umeen arteko harremanak aberastea da. Gerora, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe handiagoetan elkartzen dira ikasle hauek, eta 3. mailatik aurrerakoek elkar ezagutzeko tartetxo bat izaten dute Kirol Topaketan, zonaldeka antolatzen dira beste zenbait ekintzaz aparte", azaldu dute antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!