ataria.eus

Urterokoaren atarian

  kultura  Tolosaldea

Ataria bertso jaialdiko sarrerak dagoeneko salgai daude Tolosa, Alegia, Villabona, Zizurkil eta Ibarrako hainbat tabernatan 10 euroren truke, bukatu bitartean.

Eskualdeko bertsozaleek inauguratu berri diren egutegietan dagoeneko gorriz markatuta izango dute urtarrilaren 21a, larunbata. Izan ere, Txolarre irratiak abiatutako egitasmoa, eta Tolosaldeko Ataria-k testigua hartutakoak aurten ere bere jarraipena izango du Leidorren.

Arratsaldeko 18:00etan hasita, Tolosako antzokiko taula gainera Amaia Agirreren esanetara makurtuko dira Andoni Egaña, Amets Arzallus, Iker Zubeldia, Oihana Iguaran, Igor Elortza eta Sustrai Colina bertsolariak.

Aurtengo Ataria bertso jaialdiak ere gogoan izateko momentuak sortuko dituela zalantzarik ez, zenbaitetan bihotza ukituta, malkoei eraginda edota umoreari helduta. Aurreko urteetako adibideak ez dira falta eta. Amaia Agirre gai jartzaile lanetan mimoz eta bertsolariak gertu-gertutik ezagututa maisuki prestatzen baititu mikro aurrean aritu behar direnen egoera eta heldulekuak.

SARRERA ESKURATZEKO MODUA

Sarrerak dagoeneko salgai daude Tolosako Raku, Orbela eta Kantabriko tabernetan; Alegiako Route 33 establezimenduan; Villabonako Amasa kafetegian, Zizurkilgo Iriarte jatetxean eta Ibarrako Zubiaurre tabernan. Bertsozale bakoitzak beraz, Leidorreko urtarrilaren 21eko eserlekurako sarrera 10 euroren truke eskuratuko dezake jada, sarrerak amaitu bitartean. Tolosaldeko Ataria-k antolatutako bertso saioak Tolosako Udalaren babesa du eta Harituz, Lanku eta Mahalak ere laguntzen dute.

GONBIDAPENA BIDEO BIDEZ

Amets Arzallus Leidorreko oholtzara igoko den bertsolarietako bat da eta saioa bera berotze aldera gonbidapen bideoa ere grabatu du.

2016ko Ataria bertso jaialdiaren inguruko informazio guztia irakur daukazue hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa