Emakumea Pilotari jaia, ederra festa!

Ataria 2016ko abenduaren 18a

Emakumea Pilotari jaia, ederra festa! 1 1482002444533
Emakumea Pilotari jaia, ederra festa! 2 1482002469322
Emakumea Pilotari jaia, ederra festa! 5 1482002549270
Emakumea Pilotari jaia, ederra festa! 10 1482002715563
Emakumea Pilotari jaia, ederra festa! 3 1482002489987
Emakumea Pilotari jaia, ederra festa! 4 1482002520943
Emakumea Pilotari jaia, ederra festa! 6 1482002581834
Emakumea Pilotari jaia, ederra festa! 7 1482002613206
Emakumea Pilotari jaia, ederra festa! 8 1482002645393
Emakumea Pilotari jaia, ederra festa! 9 1482002677976
Emakumea Pilotari jaia, ederra festa! 11 1482002743403
Emakumea Pilotari jaia, ederra festa! 12 1482002774788
Emakumea Pilotari jaia, ederra festa! 13 1482002805403

Atzo ospatu zen Emakumea Pilotari jaia Tolosan. Pilota festa ederra izan zen goizetik hasi eta iluntzeraino. Arratsaldean eman zitzaion amaiera Txapelketa Herrikoia eta Gipuzkoako Pilotari federatuen arteko finalekin.

Tolosa F.C elkarteak eta Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatu dute eguna Tolosako Udalaren laguntzarekin. Aurreikusi bezala burutu zen egitaraua eta ondo bete ziren jarritako ordutegiak eta gainerakoak. 

Txapelketa Herrikoi azkarra goizetik arratsaldera

Goizeko 10:00eta hasi ziren Beotibar pilotalekuan Txapelketa herrikoiaren lehen partidak, eta etenik gabe aritu ziren finala jokatu behar zutenak geratu arte. Hamar minutu pasatzean amaitutzat ematen zen partida bakoitza eta tanto gehien egin zituen bikotea igarotzen zen hurrengo errondara. Arratsaldean jokatu zen finala ia sei orduko pilota saioa eta gero. Finala Ainara Azpiazu eta Josune Urruzola hernaniarren eta Amaia Vicario eta Ane Arregi donostiarren artekoa izan zen. Azken hauek irabazi zuten hamar minutuko saioa, 12 eta 4.

Bigarren mailakoen finala Rodas-Arrillagarentzat

Rodas berrobitarra eta Arrillaga zubietarra aritu ziren gorriz, eta urdinez Otaegi donostiarra eta Erasun zizurkildarra. Bi atzelarien arteko norgehiagoka gogorra iragartzen zen, eta parekotasun handia aurreko koadroetan. Ondorioz, partida estua ikusiko zela uste zen. Ez zen horrelakorik gertatu. Arrillaga zubietarrak sekulako erakustaldia egin zuen, pilota bizi eta luze mugituz eta egindako zuloak bikain aprobetxatuz tantoa amaitzeko. Berak agindu zuen ia partida osoan, oso aukera gutxi emanez aurkariei, eta beren senetik ateraraztea lortu zuen bolada batean. Nabarmendu behar da Rodas berrobiarrak egin zuen lana ere: behartu zutenean zein zango arinak dituen erakutsi zuen eta ez zuen ia pilotarik galdu; tanto politak ere egin zituen. Itxaso Erasun izan zen, behar bada, bere maila eman ezinean ibili zena; jakina da, ordea, aurkaria bolada onean eta dena nahi bezala atertzen zaiola ari denean zaila dela aurre egitea.  30 eta 16 irabazi zuten Rodas-Arrillagak, eta ondo islatu zuen markagailuak frontoian ikusi zena.

Fina nagusia, borrokatua eta ikusgarria, Otaegi-Mendizabalentzat

Otaegi-Mendizabal, asteasuarra eta anoetarra hurrenez hurren, eta Garmendia-Eizmendi alegiarra eta aiarra izan ziren aurrez aurre lehen mailako finalean. Sailkapeneko ligaxkan ikusitakoa ikusirik, partida oso estua espero zen eta baita gertatu ere: gogorra eta estua. Beraiek nahi baino akats gehiago egingo zituzten, izan ziren mordoxka-eta, baina halere, emozio eta kalitate handiko tanto asko jokatu zituzten, eta zaleen txalo zaparrada ugari eragin zuten.

Partidari hotz antxean ekin zioten Garmendia-Eizmendik, batik bat Garmendiak, eta sei-zazpi tanto atzetik ziren ohartzerako (13-6). Hemendik aurrera gauzak aldatzen hasi ziren, joko taktika aldatu zuten alegiarrak-eta: berau gehiago sartzen eta arriskatzen hasi zen, eta tantoak beren aldera erortzen hasi ziren. Mendizabal gehiago mugiarazten ari ziren orain, jokoan agintzen, zuloak irekitzen eta, batik bat txokoan, aukerak aprobetxatzen. Irati Otaegi bere aldetik oso ondo egiten ari zen bere lana, defentsan zein erasoan,  baina ezin zion eman Mendizabali, Garmendiak Eizmendiri ematen zion laguntza guztia. Hala iritsi zen partidako lehen berdinketa: 24na. Hurrengo berdinketa 25nakoa izan zen: Mendizabalek txokoan airez goxo-goxo utziz amaitu zuen, lauak batera eta bestera ibili behar izan zuten tanto batean; pilotariak lurrean geratu ziren ikusleak ikaragarrizko txalo zaparrada eskaintzen zien bitartean. Gero etorri ziren 26nakoa eta 27nakoa. Bazirudien nekeak gehiago eragin behar ziola beteranoenari, Mendizabali. Baina hemen azaleratu zen, berriro, bere izaera irabazlea: ez zuten oparirik egin eta aurkariak arriskatzera behartu zituzten, zorte askorik gabe, eta txokoan airez goxo utzitako pilotakadarekin anoetarrak berak eman zion amaiera partidari:30 eta 27.

Emakume pala jokalarien arteko festa eta ikuskizun bikaina izan zen atzokoa, bertaratu ziren ikusleek gozamenez hartu zutena. Hurrengo urtera arte.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!