Enirio-Aralar

Aralarko pisten harira jarritako salaketari bide eman diote

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 6a, 16:16

Eguzkik eta Landarlanek Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko Ingurumen Fiskaltzara jo zuten lanak "legez kanpokoak" direla iritzita

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko Ingurumen Fiskaltzak Eguzki talde ekologistak eta Landarlan ingurumen zentroak jarritako salaketaren izapidetzea onartu du.

Bi taldeen ustez, Aralarko Intzensao eta Goroskintxu artean egiten ari diren 1,5 kilometrotako pista «legez kanpokoa» da eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Enirio-Aralar Mankomunitatea egiten ari diren lan horien ondorioz babestutako eremuak hondatzen ari dira.

Bestalde, Landarlan ingurumen elkarteak erakundeei pista proiektuaren inguruan hausnartzeko eta eztabaida sustatzeko eskatu diete. «Landarlanek pista proiektu zehatz horien berri izan aurretik ere, beti erakutsi du prestutasuna bere iritzi eta alternatibak partekatzeko eta orain ere Aralarren inguruan interesa duten eragile ezberdinekin eztabaidan parte hartzeko prest dago, erakundeek bultzatutako prozesu batean». Era berean, herritarrei informazioa emateko prest azaldu dira. Hala eskatzen duten herrietan hitzaldiak ematera joango dira hortaz, Landarlan elkartekoak.

Erlazionatuak

[Gutuna]: Aralarko baso eskasia

Joxan Auzmendi 2016 abe 06 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!