2016 udako argazki lehiaketa

Argazki lehiaketako bozketa martxan da!

Tolosaldeko Ataria 2016ko ira. 19a, 18:51
Aratz Elkoro. "Kirguizstaneko nomadak erabiltzen dituzten yurtak". 2015eko irabazlea.

Atzo amaitu zen udako argazki lehiaketan parte hartzekoa aukera, eta bozketa martxan dago dagoeneko. Zuen argazkirik gogokoenak bozkatzeko aukera duzue urriaren 2ra arte.

Bozketa:

  • Klikatu hemen bozkatzeko.
  • Ataria.info bidezko bozketa irailaren 19n hasiko da, argazki guztiak jasota daudenean; eta urriaren 2a bitarte egongo da bozkatzeko aukera.

Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria, Opari Bonu Orlegia, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia: logela eta gosariarekin, edo apartamentuan NEKATUR Nekazalturismo Elkartearen eskutik.
  • ataria.info-ko erabiltzaileen saria, lau pertsonarentzako otordu bat Hernialdeko Elketa jatetxean.
  • Horretaz gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Aralar Kirola-ek emandako bi opari zozkatuko dira.

Argazki irabazleak eta hauen egileak urriaren 7an jakinaraziko ditugu Ataria astekarian, Ataria Irratian eta ataria.info webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!