Atzea baino aurrea hobe

Maier Ugartemendia 2016ko mai. 12a, 10:08
Irudian, iazko Asteasuko San Isidro eguneko idi proba.

San Isidro Eguna, maiatzaren 15a, igandean egokitu da aurtengoan, eta horrek ospakizun ekitaldiak asteburu osora luzatzea eragin du; bihar hasiko dira lehen hitzorduak

San Isidro astea, atzea baino aurrea hobe dio esaera zaharrak. Eguraldiari eta egunaren luzerari lotuta egongo da zalantzarik gabe esaeraren sorrera, eta hain zuzen ere horri begiratzen diote baserritarrek euren lanak antolatzeko. Negua epel joan zen, eta orain eguzkia ateratzeko zain direnean, badirudi ezkutatu egin dela.

Hala ere, asteburuan zehar kezka horiek albo batera utziko dituzte tarte batez, eta San Isidro egunaren ospakizunetan barneratuko dira eskualdeko baserritarrak. Maiatzaren 15a igandea egokitu da aurtengoan, eta hortaz, asteburu guztira zabaldu dira ospakizunak.

Zenbait herritan ohiko bazkari, afari edo hamaiketakoak izango dituzte, baina beste zenbait herritan ospakizun bereziak izango dituzte. Alkizan eta Baliarrainen, esaterako, asteburuko hiru egunetan izango da San Isidro ospatzeko festa.

SAN ISIDRO EGUNEKO EGITARAUAK

Bihar, maiatzak 13

ALKIZA
17:00. Haurrentzako ginkana.
19:00. Amama filmaren emanaldia Don Juanen.

BALIARRAIN
19:00. Jakoba Errekondoren hitzaldia, erabilera anitzeko gelan.

BERROBI
21:00. Baserritarren afaria, Iriarte Jatetxean.

Maiatzak 14, larunbata

ABALTZISKETA
12:00. Meza, San Joan Deunaren elizan.
13:30. Bazkaria, Ermentañen.

ALKIZA
10:00. Mendi buelta.
Jarraian. Ostatu jatetxean, hamaiketakoa izango da.
17:00. Emakumeen eta gizonen Frontenis Txapelketako finalak.

ALTZO
20:30. Meza, Altzo Muñoko Santa Maria elizan.
21:00. Afaria, Segoretxe jatetxean.

BALIARRAIN
16:00. Txorimalo tailerra izango da haurrentzako, frontoian.

Maiatzak 15, igandea

ALKIZA
10:00. Meza nagusia.
14:00. Bazkaria. Izena emateko epea gaur amaitzen da.
18:00. Haurren arteko Frontenis Txapelketako finalak.

AMASA-VILLABONA
10:30. Meza nagusia.
13:00. Erromeria, Loidisaletxe eta Larrañaga bertsolari eta Kupela taldearekin.
14:00. Bazkaria, Uxo Toki elkartean, bertsolari eta trikitilariekin.
20:30. Uxo Toki elkartean afaria, Kupela taldearekin.

AMEZKETA
11:15. Meza erretirodunentzat, San Martin ermitan.
Ondoren. Erretirodunentzat hamaiketakoa San Martinen. Autobusa jarriko da herriko plazatik igotzeko, 10:45 aldera. Jaitsi, berriz, 13:30 inguruan izango da.

ASTEASU
11:00. Meza.
13:00. Erakustaldia probalekuan. Joxe Barriolaren idi parea (5 urte, 1.200 kiloko harriarekin) eta Itxaso Arrutiren idi parea (4 urte, 1.200 kiloko harriarekin).
14:00. Bazkaria Sarasola sagardotegian, trikitilari eta Jesus Mari Irazu eta Agin Laburu bertsolariekin. Izen ematea biharko egin behar da, 943 69 19 07 (goizez) edo 943 69 68 96 (arratsaldez).

BALIARRAIN
14:00. Bazkaria. Izena udaletxean eman beharko da gaurko.

BELAUNTZA
12:30. Meza San Juan elizan.
Ondoren. Bazkaria, herriko tabernan. Biharko eman behar da izena 943 67 43 66 zenbakira deituta.

BERASTEGI
12:45. Eliz bidea plazatik, santua lagun dutela.
13:00. Meza San Martin parrokian.
14:00. Bazkaria udaletxean, eta ondoren, trikiti doinuak.

BIDANIA-GOIATZ
12:00. Meza Bidanian.
14:00. Bazkaria Bidaniako Kontzeju tabernan.
21:00. Afaria Goiazko Dendale jatetxean.

GAZTELU
10:00. Hamaiketakoa herriko ostatuan. Herriko aguazila izan den Jose Manuelek erretiroa hartu du eta egin duen lana eskertuko diote bertan.

ELDUAIN
12:00. Meza Santa Katalina elizan.
14:00. Bazkaria Kontzeju tabernan. Egunean zehar Arruti eta Beloki trikitilariek lagunduko digute giroa alaitzen.

LEABURU-TXARAMA
10:30. Meza San Pedro elizan.
11:30. Hamaiketakoa herritarrentzat, herriko ostatuan.

ORENDAIN
12:30. Meza.
14:00. Bazkaria Ostatuan. Izena gaurko eman behar da udaletxean edo Ostatuan.

ZIZURKIL
10:00. Meza.
11:45. Pilota partidak eskuz binaka.
13:15. Aizkoran ariko dira Atutxa eta Otaegi, Irazu eta Alkizaleteren aurka.
14:00. Bazkaria Iriarte jatetxean bertsolari eta trikitilariekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!