Anoetako eta Irurako 13 enpresak hartu dute euskara lehenesteko konpromisoa

Tolosaldeko Ataria 2013ko abe. 26a, 16:47

Bi udalen eta Galtzaundi euskara taldearen elkarlanaren ondotik etorri da akordioa.

Irura eta Anoetako 13 enpresatan euskara lehenetsiko dute bi udalen eta Gaultzaundi euskara taldearen elkarlanari esker. Horiek horrela, enpresa horietan agiriko idatzi eta oharrak euskaraz egingo dituzte, tarifak ere euskararatu egingo dituzte, webgunea euskaraz jarriko dute eta lehen hitza euskaraz egingo dute, besteak beste.

Idoia Lahidalga Galtzaundiko ordezkariak azaldu duenez, Anoeta zein Irura herri euskaldunak dira eta beraz, "zaindu eta zabaldu beharreko guneak dira, euskarak halako guneak babestu eta berriak irabazteko beharra du askatasunez bizitzeko". Bi herriak UEMAko kide dira eta beraz, udalek badute zeregina Idoia Olano Irura eta Anoetako euskara teknikariak esan duen moduan: "Administraziotik egin behar duguna da ahalik eta sektore gehienak animatzea euskararen erabilera handitu dezaten. Enpresa mundua ere oso garrantzitsua da bi herri hauetan eta herriak duen izaera euskalduna beraiek ere islatzea nahiko genuke".

Galtzaundi euskara taldeak izango du orain enpresa horietan hartutako konpromisoa betetzen dela gainbegiratzeko ardura.

 

Hauek dira enpresak:

ANOETA: 

  • Ordezko piezen Ibarra enpresa
  • Mapi grabatuak       
  • Anoeta karrozeria
  • Opel Giauto
  • Goya okelak
  • Zuriarrain iturgintza

 

IRURA:

  • Vicente errotuluak
  • Tolosa marmolak
  • Mikelan
  • Ipar Auto tailerrak
  • Baso-lur
  • Alonso burdin eta metalak
  • San Miguel garraioak 1961

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!