Zero Zabor leloa soinean hartuta, bizikletan ibili dira Ibarra eta Tolosako hainbat herritar. Bi herrietako txokoak zeharkatuz, Bonbereneara iritsi dira, eta bertan, bazkaria egin dute zagiardoarekin. Jaiaren bigarren zatia arratsaldean hasiko da, eguerdia igaro duten leku berean. Musikaren laguntza izango dute Zero Zabor mugimenduko kide eta jarraitzaileek, Bonberenean izango baitira Belarminak, Mma, Xabier Montoia eta Morau.