Harro azaldu dute publiko izena

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 27a, 18:19

Samaniego Herri Ikastetxearen urtemuga festa ari dira ospatzen gaur. Arratsaldeko lehen orduan kalejiran atera dira komunitateko kideak Larramendi auzotik Zerkausira, eta iluntzean Plaza Berrian jarraituko du festak.

Tolosako ikastetxe publikoko komunitateak 50. urteurreneko festa antolatu du gaurko. Guraso, irakasle eta ikasleak herritarrekin batera ari dira Samaniegoren mende erdia ospatzen. Larramendi auzotik, eta txarangaren doinuak lagunduta, Zerkausira bitarteko bidea egin dute parte hartzaileek. Rondilla kalean Tolosako Erraldoiak batu zaizkie eta behin Zerkausira iritsita Solana kalean egin dute dantza.

Arratsaldean zehar era guztietako tailerrak izango dira Zerkausian: zirkutailerra, aurpegi margotzea, henna tailerra, ileko txirikordak, slackline, mural margotzea, txapak egiteko tailerra... Samaniegoko urtemugarako prestatutako materiala salgai izan da eta Mantto maskota ere bertan izan da. Oria ibaian segiko du festak, piragua ikuskizuna izango baita arratsaldean.

Plaza Berrian, iluntzean, 20:00etatik aurrera jarraituko du festak. Jan edanak egongo dira eta musika emanaldiak.

  • EGITARAUA
    • 18:30. Denok ibaira begira piragua ikuskizuna.
    • 20:00. Plaza Berriko festari hasiera emango zaioa. Guraso elkartearen txozna egongo da, Goya harategiko hanburgesak eta Samaniegoko denda.
    • 20:00. Stepi Selektah.
    • 22:00. Nikotina eta lagunak.
    • 23:30. Little Martin Selectah.
Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!