Atzo jokatu zen Gipuzkoako XLIV. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala, Lasturren. June Aiestaran izan zen txapelduna eta Joanes Azpillagarekin batera Euskal Herriko finalerako txartela eskuratu zuen. Danel Etxeberria tolosarra ere finalean aritu zen bertsotan. Idatzizko txapelketako irabazleek ere jaso zituzten beraien sarriak. Lehenengo postuan Mara Albistur geratu zen eta bigarrenean, aldiz, Kattalin Arabolaza.