IX. Lanbide Heziketa Azoka 2024

Tolosaldea LHII: lan mundura salto egiteko aukera

Tolosaldeko Ataria 2024ko mar. 14a, 16:00

Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutu Integratua lan munduan murgiltzeko erreferentziazko ikastetxea da. Inguruko enpresekin, administrazio publikoarekin eta Lanbide euskal enplegu zerbitzuarekin du harremana, eta horrek prestatuko ikasleari lan munduratzeko aukera zabaltzen dio.

Eskaintza handia du eta datorren urtean eskaintza hori zabalduko du gainera, Tolosa erdialdean dagoen Paper Eskola ere kudeatuko baitu. Bertan eta erdi mailako zikloei dagokienez, Kimikagintza ikasi ahal izango da eta goi mailako zikloei begira Kimika Industriala eta Fabrikazio Mekanikoko Diseinua egin ahal izango dira.

Ikasturte honetan ia 800 ikasle ari dira bertan eta etengabe ari dira hazten, horren erakusle azken hamar urteetan ikasle kopurua bikoiztu egin dela. Eta hori ez da kasualitatea, izan ere, laneratze-tasa handia du (%94), lan baldintza duinak eskaintzen ditu, aukera ugari ditu eta ikasketekin jarraitzeko aukera ere ematen du.

 

Eskaintza

  • Goi mailako zikloak

    • Eraikuntza Metalikoak.
    • Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.
    • Automatizazio eta robotika industriala.
    • Mekatronika industriala.
    • Instalazio termiko eta fluidodunen mantentzea.
    • Sareko informatika sistemen administrazioa.
    • Plataforma anitzeko aplikazioen garapena.
    • Administrazio eta finantzak.
    • Egokitzapen fisikoa.
    • Kimika Industriala (eskaintza berria).
    • Fabrikazio Mekanikoko Diseinua (eskaintza berria).
  • Espezializazio zikloak

    • Interneteko Sistemen Instalazio eta Mantenua (IOT).
    • Elkarlaneko Robotika.
  • Erdi mailako zikloak

    • Instalazio elektriko eta automatikoak.
    • Soldadura eta galdaragintza.
    • Mekanizazioa.
    • Mikroinformatika sistemak.
    • Merkataritza jarduerak.
    • Naturguneko gidaria.
    • Kimikagintza (eskaintza berria).
  • Bestelakoak

    • Metodologia aurreratuak.
    • Gertutasuna.
    • Eredu eleanitza.
    • Bikaintasun sarea.
    • Heziketa duala.
    • Lan praktikak.
    • Ekintzailetza.
    • Paper Eskola.

 

Tolosaldea LHII

Helbidea. Santa Luzia auzoa, 17, Tolosa.

Telefono zenbakia. 943 65 11 47.

Webgunea. Tolosaldealh.eus

Youtube eta X. @TolosaldeaLH

Facebook. @tolosaldea

Instagram. @tolosaldealhii

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!