Tolosako 53 saltokik azken maukak atera dituzte gaur kalera. Iluntzera arte, erosketak egiteko aukera izango da Tolosako denda hauetan.
Gainera, 5 urte arteko haurrentzat Trianguloa plazan haur txokoa egongo da jarrita, eta goiz nahiz arratsaldez, txu-txu trena ibiliko da herri osoan zehar.
Kaleak animatzeko 16:30etik aurrera Incansables txaranga ibiliko da eta Emeterio Arrese, Oria kalea, Nafarroa etorbidea, Foruen etorbidea, San Frantzisko, Trianguloa, Errementari eta Aroztegieta kaleak zeharkatuko ditu.
Tolosa&Co merkatari elkarteak bultzatuta antolatzen dute Braderie azoka eta 17:30etik 20:00etara egurrezko jolas tradizionalak egongo dira Berdura plazan.