Pentsiodunen aldarrikapenak, bertsotan

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko mar. 1a, 19:23

400 pentsiodun inguru elkartu dira gaur Tolosan, Bertsopentsiotan I. Bertso Jarrien Lehiaketako sari banaketa ekitaldian. Aurrez, kalejira eta bazkaria egin dituzte, eta aldarrikapenerako tartea izan da.

Antolatzaileen esanetan, «egun berezia eta oso arrakastatsua» izan da. Aldarrikapenekin eta astelehenetako elkarretaratzeekin jarraituko badute ere, gaurkoa bezalako ekintzek aurrerantzean herritar gehiago mobilizazioetara batzeko balio dezaten espero dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!