2024/03/21 19:00 - 20:30

Amalur jardunaldiak

Amalur jardunaldiak
Topic, Tolosa

Jose Luis Rebordinos. 'Zine-hiri batzuetan ibilbide laburra eta pertsonala, zineman'. Gaztelaniaz.

Jose Luis Rebordinosek ibilbide profesional luze bezain oparoa du zinemagintzan. European Film Academy-ko (EFA) kidea da eta Donostia Kulturako Zinema Unitateko zuzendaria izan da azken 22 urteotan. Bizitzan zehar, hiri asko bisitatu ditu fisikoki, baita zinearen bidez ere. Hitzaldian maite dituen zenbait hiritan barrena egindako ibilbide sentimental eta oso pertsonala egingo du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!