Kargupean aske utzi dute sexu erasoengatik Tolosan atxilotutako osteopata

Tolosaldeko Ataria 2024ko urt. 29a, 09:28

Ikerketak zabalik jarraitzen du, Ertzaintzak uste baitu pertsona gehiago izan daitezkeela kaltetuak. Horregatik, Tolosako ertzain-etxean salaketa aurkezteko aholkatzen die biktimei.

 

Tolosako Udalak baieztatu du atzo ezagutu ziren bi sexu erasoak Tolosako osteopatia-kontsultategi batean izan zirela. «Indarkeria matxistaren kasu berri honen berri izan bezain pronto jarri genituen martxan indarkeria matxistaren aurkako koordinazio lanak. Ertzaintzarekn harremanetan izan ginen eta atzo gaualdera baieztatu ziguten kasu horiek Tolosan bertan gertatu zirela. Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa martxan da eta orain goizean larrialdi mahaia deitu dugu. Gogor salatu eta gaitzesten ditugu kasu hauek, inolaz ere ez direlako onargarriak. Biktimentzat intimitatea eta errespetua ere eskatzen ditugu», esan du Goiuri Ezeiza  zinegotziak.

Hainbat komunikabidek zabaldu dutenaren arabera, sona handiko profesionala da atxilotutako gizonezkoa Tolosaldean, eskualdeko kirol talde askorekin aritzen baita lanean. Epaileak kargupean aske utzi du eta gaur jakin da urtarrilaren 21ean atxilotu zutela. 

Gertatutakoa salatzeko, Itaia Antolakundeak elkarretaratzea egingo du gaur, 19:30ean, Trianguloa plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!