2024/04/19 20:00

Kontzertua

Kontzertua
Leidor antzokia, Tolosa

Living Room Music. Kontzertu pedagogikoa egunerokotasuneko tresnekin. Musikariak: Igor Arostegi, Gorka Catediano, Anthony Lafargue eta Hector Marques. Aktorea: Ana Hernandez.

Euskadiko Orkestrako lau perkusio jotzailek –tartean Igor Arostegi tolosarrak– osatutako talde garaikidea da. Musika ikuspegi berritzaile eta esperimental batetik sortzen dute. Musika-estilo tradizionalak elementu modernoekin uztartzen dituzte. Ingurune intimo eta erlaxatu batean goza daitekeen musika sortzean oinarritzen da haien kontzeptua, etxe bateko egongela batean bazina bezala, hortik datorkio izena taldeari.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!