4 urteko zigorra 13 urteko neska bati sexu-erasoa egiteagatik

Tolosaldeko Ataria 2023ko abe. 4a, 13:03

Gipuzkoako Auzitegia.

Fiskaltzak eta biktimaren akusazio partikularrak zortzi urteko espetxe-zigorra eskatu zuten akusatuarentzat, eta gertatutakoa aitortu du.

Gipuzkoako Auzitegiak lau urteko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati 13 urteko adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik. Espetxe zigorrarekin batera gizonak 10.000 euro eman beharko dio kaltetuari, eta hamar urtez ezingo da harengana hurbildu, ezta harekin komunikatu ere. Halaber, zaintzapeko askatasun-egoeran egon beharko du bederatzi urtez, espetxetik atera ondoren.
 
Gertakaria 2019ko abuztuaren 16ko goizaldean izan zen, gizona eta haren biktima, adingabea, Donostian zeuden eta ukituak egin zizkion. Ondoren, Donostiatik Tolosara joan ziren, autoan, hirugarren pertsona bat gidatzen ari zela, eta bertan ere ukituak egin zizkion. Behin Tolosara iristerakoan berriz egin zion eraso.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!