Gehigarria: etxebizitza

Sukalde seniorrak aukeran

Tolosaldeko Ataria 2023ko aza. 18a, 15:59

Sukaldean aritzerakoan segurtasunarekin kezkatuta zaude? Erortzeko ikaraz edo sua piztuta ahazteko beldurrez egoten zara? Sukaldeko gauzetara ezin iritsi egoten zara? Solumobel adinekoentzako eta elbarrientzako irtenbideak eskaintzen dituen aroztegiak behar guztiei erantzuteko soluzioak eskaintzen ditu, segurtasuna, erosotasuna eta funtzionalitatea bermatuz.

Berritzailea eta erreferentea da Solumobel aroztegia. Pertsona helduentzat eta elbarrientzat irtenbide praktikoak eskaintzen ditu Tolosan kokatuta dagoen enpresak. Sektore horretako pertsonen beharrei erantzuten dien aroztegi espezializatua da, eta bereziki, ergonomia kontuan hartuz, segurtasuna eta erosotasuna bermatzen dituen altzariak diseinatu eta instalatzen ditu.

Asko dira bainuontzia aldatu eta dutxa jartzen dutenak etxean segurtasunaren izenean. Eta sukaldean? Adineko zenbait pertsonek mugikortasun arazoak edo arazo kognitiboak izan ditzakete eta sukaldearen eremua arriskutsua gerta daiteke haientzat. Solumobelek eskaintza paregabea egiten die profil horretako bezeroei, sukaldeak haientzat toki seguruak, erosoak eta funtzionalak izaten segi dezaten eta lasaitasunez sukaldeaz gozatzen segi dezaten. Obra handietan sartu gabe, etxean dugun sukaldea eguneratu eta egokitzeko aukera ematen du aroztegiak, prezio erakargarrian, 1.990 eurotik abiatuta.



Gutxieneko prezio horren barruan hiru soluzio sinple baina eraginkor eskaintzen ditu Solumobelek. Zenbatek ez du ikusi adineko bere senitartekoa aulki batera igota sukaldeko goiko aldean dauden apaletara ezin iritsi? Horrek dakarren erorketa arriskua ekidin nahian soluzioa eskaintzen du Tolosako aroztegiak: eskuz ateragarriak diren apalak instalatzen ditu sukaldean, indarrik egin gabe, eroso, norberaren altuerara jaisteko aukera eskainiz. Solumobelek egiten duen oinarrizko eskaintzan, basic izenekoan, sukaldeko bi modulu aldatu daitezke sistema honetara. 10-15 urteko sukaldeetan arazorik gabe instalatu daitezke apal mugikorrak neurri estandarrekoak baitira.


Solumobelek sukaldeen ergonomia zaintzen du. Platerak eta edalontziak, normalean, harraska gainean kokatzen dira eta adineko zenbait pertsonek besoarekin gora eta behera ibiltzeko zailtasunak izaten dituzte. Erabiltzailea modu erosoagoan sukaldean aritzeko soluziobidea topatu du aroztegi espezializatuak. Platerentzako xukadera beheko tiraderan egokitzen du. Xukadera berezi bat da, ur tantak bertara erortzeko azpil berezi bat duena, eta altzaria egoera onean mantentzen laguntzen duena.

Adimen arazo larririk eduki ez arren, seme-alabek maiz ikusten dute adineko gurasoek nola galtzen duten arreta sukaldean aritzen direnean. Suteak egoteko arriskua handitu egiten da horrelakoetan. Bada Solumobelek sistema bat instalatu dezake arrisku hori desagerraraziz. Safera sistema deitzen zaio eta bitrozeramika gainean instalatzen da. Alde batetik giza presentzia, eta bestetik, tenperatura antzematen ditu. Arriskua dagoela ikusten badu alarma jotzen du eta sukaldean ari denak botoia zapaldu behar du bertan dagoela ziurtatuz. Inork erantzuten ez badu, bitrozeramika azpian instalatu eta bluetooth sistema bitartez funtzionatzen duen aparatu batek seinalea bidali eta argindarra mozten du. Sute arriskua ezerezera murrizten da. Edozein bitrozeramika edo indukzioko sukaldeetarako balio du sistema berritzaile honek.


Modu erraz eta erosoan, beraz, egun bakarrean Solumobelek sukaldea egokitu eta eguneratu dezake senior jendearentzat, sukalde berria jarri beharrik gabe. Guztia, modu onean, 1.990 euroko gutxieneko gastua eginda. Diru asko gastatu gabe abantaila asko jaso ditzake bezeroak eta bizitza errazago bat izan.

Bezeroari egokitutako eskaintza

Oinarrizko eskaintza hori esku-eskura du Tolosako aroztegiak eta sukaldean bezala gisa bereko egokitzapenak egin ditzake logeletan, bainugeletan edota trantsiturako etxeko guneetan. Esekitokiak erraz jaisteko mekanismoak, koskak ekiditeko arrapalak edota bainugeletan eserlekuak egokitzeko altzariak egiten dituzte Solumobelen. Izan ere, aroztegiaren helburua da sukalde egokitu bat eskaintzea, bezeroaren beharretara egokituta eta norberaren independentzia eta erasotasuna iparrorratz bezala hartuta.

Aroztegiko kideek etxeetara bisita teknikoa egiten dute, doan, eta proiektuaren diseinuaz arduratzen dira. Gero, egokitutako altzariak instalatzen dituzte, azkar eta garbi. Aroztegiaren ezaugarrietako bat da gertutasuna eta egindako lanen jarraipena egiten du bezeroekin.

Aipatutako oinarrizko eskaintzaz gain, Solumobelek badu eskaintza berezitua, premium delakoa, eta bertan sukalde, egongela, logela eta bainugela berriak diseinatzen dira neurrira, bezeroaren beharrei erantzunez. Pertsona elbarrientzat edo gurpildun aulkian doazenentzat soluzioak bideratzen ditu aroztegiak. Motorizatutako altzariak instalatzen dituzte, etxebizitza irisgarriagoa bermatuz. Neurrirako altzariak, altuera pertsonalizatukoak, argitasun egokiarekin eta intuitiboki erabili daitezkeenak dira Solumobelen eskaintzen direnak.

SOLUMOBEL

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!