Kalea hartu dute Broken Brothers Brass Bandako kideek

Tolosaldeko Ataria 2023ko uzt. 22a, 13:13

Euskal Herria Plazatik abiatu eta Zumarditxikirako bidea kalejiran egin dute Nafarroako musikariek. Giro paregabea jarri dute, eta herritarrek gogotsu jarraitu dituzte. Kultura Plazara ekimenaren barruan eskaini dute emanaldia.

Gaur arratsaldean eta gauean kontzertu gehiago egongo dira Zumarditxikian. Musikaz gain, jan eta edateko aukera egongo da bertan kokatuta dauden postu desberdinetan. 

Egitaraua:

  • 19:00etan. DJ Alai. Tolosako DJ, ekoizle eta artista elektronikoa da. Bere musika hainbat musika estilo desberdinetan oinarritzen da (hip-hop, disko, reggae) beti ere jungle, breakbeat eta house erritmoetan nabigatuz. 2021aren amaieran bere lehenengo estudioko albuma kaleratu zuen, Ozen izeneko album kontzeptuala, lagunekin grabatutako elkarrizketetan oinarritua. 2022an, Bare izeneko EP batean, klub eszena aldarrikatu nahian, bere genero elektroniko gustukoenak elkartu zituen (drum and bass, house eta UK garage). 2023ean, bederatzi urtez Tolosatik kanpo bizi ondoren bere herrian berriro finkatu eta bere estudioko bigarren albuma lantzen ari da.
  • 22:00etan. Nhil taldearen kontzertua. Debagoiena eskualdeko pop-funk musika-taldea da Nhil, Aretxabaletan sortu zena 2017 amaieran. Guztira bi disko kaleratu dituzte beren ibilbidean zehar: lehena, Aztarnak , 2020an, eta bigarrena, berriz, Bizi bagina bezala , 2022ko ekainean. Hurrengo sei musikariek osatzen dute taldea: Sara Alonso abeslari eta piano-jotzaileak, Beñat Arrieta gitarra-jotzaileak, Asel Errasti bateria-jotzaileak, eta Xabi Zuazabeitia baxu- jotzaileak, Lia Garai saxofoi- jotzaileak eta Aitor Ruiz de Austri tronboi jotzaileak.
Erlazionatuak

Tolosako edo New Orleanseko kaleak?

Tolosaldeko Ataria 2023 uzt 22 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!