33 urteko langile tolosar bat hil da Gasteizen, makina batek harrapatuta

Tolosaldeko Ataria 2023ko uzt. 21a, 18:30

Argazkia: Iruran 2022an egindako elkarretaratzea, lan istripuen aurka

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, lan istripua 12:00ak aldera izan da Gasteizko Betoñuko industrialdeko enpresa batean. Larrialdi zerbitzuak lantegira bertaratu dira, baina istripua jazotako lekuan hil da langile tolosarra.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!