Tolosa CF-ko marka egin du Nora Ituartek

Tolosaldeko Ataria 2022ko ots. 16a, 16:55

Asteburuan pista estaliko atletismoko hainbat proba egin dira, eta Salamancan jokatutakoan, Nora Ituartek Tolosa CF-ko marka egin du 200 metroko proban, 24,80 eginez. Horrez gain, 60 metroko proban bere marka pertsonala egin zuen, 7,72rekin.

Salamancan ere, Julen Martinek 60 metro hesietan absolutu mailako Espainiako Txapelketarako gutxieneko marka lortu zuen, 8,26rekin bere marka pertsonala eginez. Irati Azpilgainek marka pertsonala egin zuen 200 metrotan, 25,40rekin, eta 60 metrotan sasoiko marka 7,90ekin. Ainhoa Muruak 400 metrotan 59,64rekin marka pertsonala egin zuen eta Ainhoa Gibelaldek 60 metro hesietan 8,96 egin zuen.

Gasteiz eta Durangoko probetan, klubeko hainbat atletek parte hartu zuten: 60 metroetan, Jon Turrado (7,58; marka pertsonala), Saioa Carranza (8,24; marka pertsonala), Sofia Mendia (8,72), Shrabani Aranzabe (8,91; marka pertsonala) eta Nerea Amado (9,49). 60 metro hesietan, Mikel Ezkerro (8,52) eta Mikel Irastortza (8,60; marka pertsonala). 200 metroetan, June Lopetegi (26,96), Leire Viedma (28,22; marka pertsonala) eta Nahia Montero (29,14). 400 metroetan, Iratxe Martin (59,57; marka pertsonala); Maddi Perurena (1.05), Sofia Mendia (1.05) eta Shrabani Aranzabe (1.12).

Iruñean, martxako sari nagusia izan zen jokoan, eta Hodei Caballerok (47 minutu) eta Irune Goikoetxeak (1.09) parte hartu zuten. Ordizian Gipuzkoako Kros Txapelketa izan zen, eta master mailan Iker Manso izan zen txapelduna. Eskolarteko mailan, klubeko 20 korrikalarik parte hartu zuten.

Aurrera begira, asteburu honetan hasiko dira pista estaliko Espainiako Txapelketak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!