Sute txiki bat izan da Larramendi auzoko etxe batean

Tolosaldeko Ataria 2022ko ots. 8a, 21:12

Arratsaldeko zortziak inguruan piztu da sutea, eta suhiltzaileek berehala itzali dute. Uzturre kalearen 2. zenbakian dagoen etxean izan da.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, piztu den sutea txikia izan da. San Joan baseliza dagoen plazaren gaineko etxebizitzetako batean piztu da sua, eta Ertzaintzak azaldu duenez, ez da bertan inor bizi.

Sua itzali ondoren, suhiltzaileak etxebitzitza barrutik kea kentzen aritu dira, haizagailu baten bitartez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!