Irati Lakunzak jaso du kirolari onenaren saria

Tolosaldeko Ataria 2021ko abe. 23a, 13:34

Absolutu mailan, gizonezkoetan, Unai Saralegi eta Unai Regillaga judokak izan dira nabarmenenak. Etorkizuneko kirolarietan, Alaia Juaristi rolleski eta iraupen eskiatzailea eta Unai Zubeldia txirrindularia izan dira nabarmenenak.

Tolosako Kirol Gala egin zen atzo arratsaldean, Tolosako Udalak herriko kirolari, kirol talde eta elkarteen lana balioan jarri eta izandako lorpenenak aitortzeko, eta kirolak sustatzen dituen balioak gizarteratzeko eta hedatzeko. Absolutu mailan Irati Lakunza hegats igeriketako igerilaria eta Unai Saralegi eta Unai Regillaga judokak izan dira nabarmenduak, eta sari nagusia Irati Lakunzak jaso du. Etorkizuneko kirolarietan, Alaia Juaristi rolleski eta iraupen eskiatzailea eta Unai Zubeldia txirrindularia izan dira boto gehien jaso dituztenak.

Irati Lakunzak ezin izan zuen Leidor aretoan egon, eta bideo bidez mezua bidali zuen. Bere alde "apustua eta bozka" egin duten guztiei eskertu zien, eta "ilusio handia" egiten dion saria dela azaldu zuen. "Jaio eta hazi naizen herriak nire kirol ibilbidea baloratu eta saritzea oso satisfazio handitorioa da, bai niretzako eta baita nirekin lan egiten duten guztientzako", esan zuen Lakunzak. Bestalde, mezua aprobetxatu zuen "hegats igeriketa bezalako kirol txikiei nolabaiteko ikusgarritasuna" emateko: "Bai gaztetxo, bai guraso, bai soinketako irakasleei, bai kirol arloan lan egiten duen jendeari esan animatzeko kirol berriak probatu eta disfrutatzera, Tolosa bezalako herri bateko kirolak aberasteko bidea hori delako". Bukatzeko, aitari, amari eta entrenatzaileari zuzendu zitzaien, saria ere beraiena dela esanez. Lakunzaren amak jaso zuen saria eta txapela.

Bere aldetik, Unai Saralegik eskertu zuen jasotako saria, gogora ekarriz ere Gipuzkoarren Saria jaso berri dutela: "Urte luzea izan da, bidaia asko eta esfortzu asko eginez, eta urtea bukatzeko gipuzkoarren eta tolosarren saria jasotzea ohore bat da guretzako". Urtea "ikaragarria" izan dela gaineratu du Saralegik. "Ez dakit hobetuko dugun edo berdindu datozen urteetan, baina saiatuko gara. Espainiako Txapelketa irabazi dugu urtea bukatzeko, eta sari horiek jasotzea egiten dugun lanaren errekonozimendua ere bada, eta hori ere eskertzen dugu". Unai Regillaga ez zen Leidor aretoan izan.

Izendapen bereziek ere bere lekua izan zuten galan. Horrela, jokabide eredugarriaren izendapena Izaskun eta Arantxa Iparragirre, Kontxi Gonzalez, Maria Jose Martinezek jaso zuten,  Mugi Tolosa ekimeneko boluntarioak. Ekitate eta baloreen ikusgarritasuna, Amador Granadosek eta Ander Albizuk jaso zuten. Babesleen izendapena, CMO Valves enpresarentzat izan zen. Entrenatzaile lanari, Jon Espina eta Joseba Zubeldia entrenatzaileek jaso zuten. Berdintasunaren izendapena, Yolanda Vargasek jaso zuen, Espainiako Txapelketan 100 metro bizkar proba irabazi duen Tolosako lehen emakumea. Azkenik, aipamen berezia jaso zuten Alpino Uzturreko Xanti Saizarrek eta Jon Ander Peña pilotariak, 2021ean txapeldunordea izan dena binakako txapelketan.

Absolutu mailan hauek izan ziren nabarmenduak:

  • Atletismoa: Tolosa CF-ko Paula de Juan, Maialen Muñoz  eta Ander Uranga.
  • Iraupen eskia: Imanol Rojo.
  • Txirrindularitza: Eukene Larrarte eta Tania Calvo.
  • Gimnatika erritmikoa:  Tolosa CF-ko 1. maila nazionaleko taldea: Ismene Agirre, Irene Arbeloa, Mara Herrera, Ane Alustiza eta Aitane Goikoetxea.
  • Bike Trial: Irene Caminos.
  • Judo (kata modalitatea): Unai Saralegi eta Unai Regillaga bikotea. 
  • Hegats igerketa: Irati Lakunza.
  • Arrauna: TAK klubeko Tolosaldea trainerua. 

Etorkizuneko kirolarien mailan hauek izan ziren nabarmenduak:

  • Mendi lasterketak: Ane Iturria eta Irene Iturria.
  • Rolleski eta Iraupen eskia: Alaia Juaristi.
  • Txirrindularitza: Unai Zubeldia, Ayala Serrano, Arene Perez, Nahia Amondarain eta Garazi  Estevez.
  • Atletismoa: Maria Felisa Okomo, June Sudupe, Mikel Ezkerro eta Ander Martinez de Rituerto.
  • Eskalada: Aimar Uson.
  • Igeriketa: Nahia Garrido eta Naia Sarasola.
  • Judoa: Joseba Regillaga eta Joseba Etxarri bikotea.
  • Arrauna: Tolosaldea Arraun Klubeko infantil mutilen batela: Iban Arrospide, Urko Iturrioz, Julen Izagirre, Jurgi Plazaola, Eneko Zubia eta Maddi Balerdi (patroia).

Hainbat kirolarik ere aipamenak jaso zituzten:

  • Atletismoa: Irune Goikoetxea, June Lopetegi, Irati Azpilgain, Ander Aristi, Ane Martin, Ainhoa Murua, Joseba Larrauri, Manex Civico, Hodei Caballero, Nora Ituarte, Iker Esnaola, Eunate Martinez de Rituerto, Izaro Perurena, Ainhoa Gibelalde, Iratxe Martin eta Mario Estanga.
  • Txirrindularitza: Urko Vidal eta Eneko Arozena (bikotea), Lur Zufiria, Naroa Olano, junior nesken taldea (Amaia Astarloa, Naroa Olano, Lur Zufiria eta Nagore Txintxurreta), kadete neskak (Ayala Serrano, Garazi Bergara, Irene Dravasa, Arenne Perez eta Oneka Sanchez).
  • Patinaia: Ximon Villalobos, Julen Urkizar, Oier Alonso, Ehki Civico, Marta Garcia, Jon Urkizar, Ane Alonso, Jare Urkola eta Ibai Gabarain.
  • Hegats igeriketa:  Haizea Izagirre,  Nerea Telleria Ormazabal, Sara Goenaga eta Leire Padros.
  • Iraupeneko eskia: Olaia Plazas, Irati Azpilgain, Hodei Juaristi, Ainara Lakuntza, Laia Arakama, Naroa Amantegi, Irene Amantegi, Berenize Lavin  eta 
    Mikel Plazas.
  • Gimnastika erritmikoa: Tolosa CF-ko senior talde probintziala: Olaia Etxeberria, Aizpea Arroyo, Irune Suare, Sara Rudel, Ainhoa Romero eta Nahia Esnaola.
  • Judo: Joseba Regillaga, Joseba Etxarri, Ruben Lekuona, Lur Zabala, Zuriñe Tardio eta Jone Gurrutxaga.
  • Saskibaloia: Ander Gordillo eta Beñat Etxeberria. 
  • Igeriketa: Eneko Barriola, Maddi Barriola, Eneko Garmendia, Leire Maritxalar, Igor Arrigain, Unai Zubeldia, Markel Garmendia, Joanes Ruiz, Nahia Cristobalena eta Mattin Zubeldia. 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!