Pablo Arsuagaren oroimenezko lehen lasterketan Etxarri eta Muñoz izan dira azkarrenak

Eneritz Maiz Etxarri 2021ko abe. 11a, 17:56

Tolosa Ziklo-krosa I. Pablo Arsuaga Memoriala jokatu da, gaur, Tolosan, eta kadete mailan, Izaro Etxarri eta Hodei Muñoz izan dira azkarrenak. Oriako Txirrindulari Eskolak antolatutako lasterketa izan da, eta taldeko bi txirrindularirentzat izan dira bigarren postuak: Ayala Serrano eta Igor Iriarte. Hirugarren postuan Nora Larrea eta Iñigo Uria sailkatu dira. 

Kadeteen Sailkapena:

Neskak

Izaro Etxarri Aranburu: 35.56
Ayala Serrano Martinez: 36.23
Nora Larrea Gantxegi: 42.58

Mutilak

Hodei Muñoz Gabiña: 36.45
Igor Iriarte Sanz: 37.00
Iñigo Uria Cuadra: 37.23

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!