Gazteburua antolatu du Tolosako Gazte Asanbladak

Tolosaldeko Ataria 2021ko eka. 30a, 13:57
2018an egindako Gazteburuan hartutako irudia.

Tolosako Gazte Asanbladak ekitaldiak antolatu ditu astebururako. Asanblada ireki batekin hasiko dute Gazteburua.

Gazteburuko ekitaldietan eskuratzen duten etekin ekonomikoa Erraki-ren erresistentzia kutxara bideratuko dute.

Egitaraua:

Uztailak 2, ostirala

  • 17:30. Asanblada irekia Plaza Berrian.
  • 19:00. Bertso saioa Plaza Berrian.

Uztailak 3, larunbata

  • 10:00. Futbol torneoa, Jurasiko parkean.
  • 14:00. Gazte bazkaria.
  • 17:00. Jolasak.
  • 20:00. Distopia elektrotxaranga.

Uztailak 4, igandea.

  • 10.00. Kaleko eskalatzea, Oargin.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!