Bertsoen kantu eta hitzek Berdura plazako ertz guztiak bete dituzte

Leyre Carrasco 2021ko eka. 27a, 14:17

Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Amets Arzallus eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak izan dira gaurko protagonista nagusiak.

Kultura Plazara egitasmoaren barruan antolatutako jarduera izan da gaurko bertso saioa, eta ez dira gutxi izan hau ikustera gerturatu direnak. Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Amets Arzallus eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak igo dira oholtza gainera, eta lau haizetara abestuz Berdura plazako ertz guztiak bete dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!