13 urteko gazte bat erreskatatu dute Aldaba Txiki inguruan

Tolosaldeko Ataria 2021ko eka. 26a, 16:28

Ertzaintzak jakitera eman duenez, gaztea bizikletaz jaitsiera bat egiten ari zen erori eta buruan golpea hartu duenean; helikopteroz erreskatatu ondoren, Donostiako ospitalera eraman dute anbulantzian.  

Txirrindulariek jaitsierak egiteko Aldaba Txiki inguruan duten pista batean gertatu da erorikoa, 12:50ean. Bizikletan zihoan 13 urteko gaztea erori egin da, eta buruan golpea hartu ondoren, Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu behar izan du. Hala azaldu du Ertzaintzak. Ondoren, anbulantzian, Donostiako ospitalera eraman dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!