Gehigarria: komertzio txikia

Nikolas Zubiria: "Ni denda txikietan erostera ohituta nago; kalitatea dago horietan"

Tolosaldeko Ataria 2020ko eka. 30a, 19:57

Komertzio txikietan erosten duzu? Zergatik?

Bai. Egia esan, saltoki gune handiak ez zaizkit batere gustatzen.

Zer dauka komertzio txiki batek handiago batek ez duena?

Agian bizitza osoko ohitura izan daiteke. Ni denda txikietan erostera ohituta nago, izan janaria, izan arropa. Kalitatezko gauzak aurki daitezke denda horietan.

Bada komertzio handiagoetan erosten duzun zerbait?

Normalean, egin behar ditudan erosketa guztiak Tolosan bertan egiten ditut. Janztekoak denda batean, jatekoak bestean... Ez dut esango inoiz ez naizenik supermerkatu handiago batera joan, baina behar dudana herrian bertan erosi zalea naiz.

Koronabirusak jendea gehiago kontzientziatu du komertzio txikietan erosteko?

Ez dut uste. Saltoki gune handiak behar bezala irekitzen dituztenean, iruditzen zait jendea bueltatu egingo dela horietan erostera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!