Izaskun auzoko festei atzo eman zieten hasiera, eta gaurkoa dute bigarren eguna. Goizean, haur eta gaztetxoen txanda izan da, Tolosako parkean, gurpildun zezentxoekin ospatu den entzierro txikian.

Haurrak lasterka, eta gurasoak hesiaren bestaldean. Tolosako Buruhandi eta Erraldoien Konpartsako kideek jarri dituzte korrika, haurrak, Zabalarreta parkean ospatu den entzierro txikian. Izaskun auzoko festen barruan ospatu da jarduera, eta etxeko txikienek ez dute aukera galdu nahi izan, errekortarien antzera, zezenari deitu eta izkin egiteko.

Gaurkoa, bigarren eguna dute Izaskunen, eta egitarauari dagokionez, larunbata izan ohi da urtero egun beteena. Zezenen ondoren, buruhandien txanda izan da, eta 14:00etan auzo bazkaria egingo dute. Arratsaldean, dantzarako, sagardoa dastatzeko eta bertsolariei entzuteko aukera izango da, gaueko zahagi ardoaren eta kontzertuen aurretik. Ikusi hemen egitaraua. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!