Ekozinemaldiko hiru film ikusi ahal izango dira gaur eta bihar, Leidorren

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 22a, 14:19

Ekozinamaldiaren 11. ediziorako ura eta energiaren gaia landu nahi izan dute, eta baita, ingurumena eta giza eskubideen urraketak ere.

Horregatik energia-eredua aztertu nahi izan dute hainbat lanen bidez, azpimarra enpresa hidroelektrikoetan, hauek sortutako kalteetan eta eredua gainditzeko eman beharreko pausoetan jarriz. Gipuzkoan 8 herritan aurreikusi dituzte emanaldiak, tartean Tolosan. Gaur Y lo poco que nos queda eta TTIPtanic filmak ikusi ahal izango dira 19:30etik aurrera, eta bihar, Demain, zine forumaren barruan, 19:15ean eta 21:45ean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!