S.A. eta PIL.T ikusteko sarrerak, gaur eskuragarri

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 9a, 10:57

Sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, 18:00etatik aurrera, Bonberenean.

Soziedad Alkoholika taldeak disko berria aurkeztuko du, Bonberenean, maiatzaren 17an. Sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, 8 euroan, 18:00etatik aurrera. PIL.Tren itzulera, berriz, maiatzaren 12an helduko da Bonbereneara, eta sarrera horiek ere gaur lortzeko aukera izango da, ordu berean. Pertsona bakoitzak ezingo ditu lau sarrera baino gehiago eskuratu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!