Tolosako Txozna Batzordea: "Gizarte matxista hau errotik aldatu beharra dago"

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 20a, 16:44

Tolosako Txozna Batzordeak larunbat gaueko eraso sexista gaitzetsi du: "Heteropatriarkatuak bultzatzen dituen indarkeria honen aurrean neurri gogorrak hartu behar dira", adierazi dute. 

"Babes osoa" adierazi diote erasotu duten neskari, haren familiari eta lagunei. Gaur iluntzerako deitu duten elkarretaratzean parte hartuko dutela adierazi dute "indarkeria matxistari hortzak erakusteko". Era berean, eskualdeko koordinadora feministak ostegunerako deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

Eraso sexistak salatzeko zenbakia, inauterietan

Inauterietan eraso sexistak salatzeko zenbakia jarriko dute martxan, 632 44 53 33, "edonork zerbait ikusi edo jasan badu, deitu eta neurri zorrotzak hartzeko".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!