Arruabarrena Dubain, kalera

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 20a, 14:36

Lara Arruabarrena Dubain aurkitzen zen bertako tenis torneoa jokatzen. Lehen kanporaketan, ordea, txapelketatik kanpo geratu da, 2 ordu eta 20 minutuko partidaren ondoren.

Saisai Zheng txinatarrak kaleratu du tolosarra, 6-4, 3-6 eta 6-3ko emaitzarekin. Zheng aurre kanporaketatik zetorren tenis jokalaria zen, eta munduko 95. postuan dago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!