Kaldereroen gaua eraso sexista batek ilundu du, bart. Tolosako Udalak ohar bidez azaldu duenez, adin txikiko emakume bat bortxatu dute, eta beren "babes osoa" azaldu diote emakumeari, halako erasoak "irmoki" salatzearekin batera.
Halaber, udalak halako jazarpenei aurre egiteko dituen tresna eta baliabideak ere eskaini dizkiote biktimari.
Mobilizazioa izango da, gaur, inauterietako eragileek, mugimendu feministak eta udalak deituta.