Tolosako Udalak 12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu inauterietarako

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 8a, 11:52

Tolosako Udalak 12 trafiko laguntzaile hautatu behar ditu Udaltzaingoarekin batera jarduteko 2017ko inauterietan (otsailaren 26an, Zaldunitan; 27an, Astelenitan; eta 28an, Asteartitan).

16 urte beteta izatea da hautaketa prozesuak parte hartzeko baldintzetako bat, eta eskolan graduatua, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokideren bat edukitzea. Lanpostuaren eginkizunak behar bezala betetzeko euskara jakitea ere beharrezkoa da, eta maila ziurtatzeko Udaleko Euskarako Zerbitzu Teknikoak frogak egingo ditu otsailaren 14an. Tolosako Udaletxean izango dira.

Oinarriak eta eskaera egiteko orriak www.tolosa.eus -en, eta Tolosako Udaletxeko Informazio eta Erregistro Zerbitzuan ere badaude interesatuen eskura. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko otsailaren 10ean 13:00tan bukatzen da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!