Lehen aukera izan da bozkatuena

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 30a, 10:20

513 pertsonek hartu zuten parte Amarozko bozketan. 1.105 pertsonek zuten botoa emateko eskubidea eta %46k erabaki zuten parte hartze prozesuko azken pausoan eragitea. 513 boto horietatik 501 izan ziren baliozkoak, eta guztira 3.006 puntu eman ziren. Hiru aukeretatik lehenak jaso zituen puntu gehien, 1.150.

Hirugarren aukerak 937 puntu jaso zituen, eta bigarren aukerak 919 puntu.

Amaroztar gehienek hortaz honako aukeraren alde egin dute: Auzoetxea eta anbulatorioko eraikinak egokitzea; hexagonoaren ondoan erabilera anitzeko eremu estalia egitea; bolatokia egokitzea haur parkeen erreforma eginaz eta hauetako bat estaliz; eta espaloiak eta errepide zorua hobetzeko 300.000 euro bideratzea, 2 eta 4 zonaldeak lehenetsiz.

Parte hartze prozesua 2008an hasi zen, Orubide erakunde publikoarekin sinatu beharreko hitzarmen urbanistikoa onartu zutenean. Hitzarmenaren helburua auzorako aurreikusitako etxebizitza garapenaren baldintzak zehaztea zen. Besteak beste, udalari legez zegokion aprobetxamendua auzoan bertan inbertitzea eta lehentasuna sarrera-irteera berriak eta ekipamendu berriak egiteari ematea adostu zuten.

Sarrera-irteeren urbanizazio proiektua egin zuten lehenik, futbol zelaia zegoen tokian zona berdeak eta paseorako lekua egokituz, eta orain, aprobetxamendu hartatik geratzen den dirua, 1.100.000 euro zertan inbertitu erabaki dute bozketa bidez.

Erlazionatuak

Parte hartzea, festa giroan

Rebeka Calvo Gonzalez 2017 urt 28 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!