V. Ogi Berri torneoa hastear da

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 13a, 19:10

V. Ogi Berri torneoa hasiko da urtarrilaren 21ean eta martxoaren 11n amaituko da. 48 pilotarik hartuko dute parte "maila guztietan pilotari onenak" biltzen dituen torneoan. Partida guztiak Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko dituzte.

Urtarrilaren 21ean hasiko da Migel Soroaren omenezko txapelketa. 48 pilotarik hartuko dute parte bi hilabetez luzatuko den txapelketan, eta hiru kategoriatan banatu dituzte: jubenilak, etorkizunekoak eta elite mailakoak. 

Kategoria bakoitzeko pilotariak bi taldetan –A taldea eta B taldea– banatu dituzte, eta talde bakoitzean lau bikote izango dira nor baino nor. Urtarrilaren 21ean eta 29ean lehen bi partidak jokatuko dituzte. Otsailaren 4an hasiko da ligaxka, ordea: puntu gehien lortzeko borrokan izango dira lau bikoteak. 

Martxoaren 4an eta 5ean, finalerdiak

Martxoaren 4an eta 5ean jokatuko dituzte finalerdiak. Martxoaren 4an, A taldeko lehen bikoteak jokatuko du B taldeko bigarrenaren aurka. Martxoaren 5ean, berriz, A taldeko bigarrena lehiatuko da B taldeko lehenaren aurka.

Partida horiek irabazten dituztenek jokatuko dute finala, martxoaren 11n. 

Txapelketaren "garrantzia" 

Prentsaurrekoan parte hartu dutenek nabarmendu dute txapelketaren garrantzia. Azaldu dutenez, "sekulako" maila dute parte hartzen dute pilotariek: "Profesional mailan jokatzen duten pilotari guztietatik 26k hartu dute parte txapelketa honetan", azpimarratu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!