2017/01/16 18:30 - 20:30

Irakurketa Kluba

Irakurketa Kluba
Udal liburutegia, Tolosa

Jhumpa Lahiriren Tierra desacostrumbrada liburua jorratuko da. Dinamizatzaile lanak Monica Leivak egingo ditu, eta gaztelerazko saioa izango da.

Irakurketa kluba gune bat da: aldez aurretik irakurritako liburu baten inguruan solasean aritzeko, elkar topatzeko eta trukerako. Kluba 16 urtetik gorakoei zuzendua dago. Parte hartzea doakoa eta librea da, hau da, ez duzu izenik eman behar.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!