2016/12/03 17:00

Titirijai 2016

Titirijai 2016
Tolosa

17:00. Portugaldik etorriko da Marcelo Lafontana taldea, Peregrinaçao lanarekin. Gaztelaniaz izango da, eta 7 urtetik gorakoei zuzendua, Leidor antzokian.

18:00. Argentinatik etorriko da Julia Sigliano taldea, Los Mundos de Dondo lanarekin. Gaztelaniaz izango da, eta familia osoari zuzendua, Plaza Berria.

18:30. Kataluniatik etorriko da Centre de Titelles de Lleida taldea, Kissu lanarekin. Gaztelaniaz izango da, eta familia osoari zuzendua, Topic zentroan.

20:30. Itxiera ekitaldia izango da, Topic zentroan. Aurtengo ekitaldiaren haur epaimahaiaren saria emango da, eta  Centre de Titelles de Lleida taldea, FETEN eta Frantxis Lopez landetxea omenduko dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!