Finlandiako irakasleei harrera egin diete Tolosako Udalean

Ataria 2016ko urriaren 24a

Jyväskylä (Finlandia) hiriko Lanbide Heziketako hiru ikastetxetako hainbat irakasle etorri dira Tolosako Lanbide Heziketako institutura. Harrera egin diete Tolosako Udalean. 

Bi egun igaroko dituzte eskualdean. "Gure hezkuntza sistema eta eskualdeko enpresak ezagutuko dituzte, etorkizunean elkarrekin egin ditzakegun proiektuak aztertzeko", azaldu du Juan Luis Nazabal Lanbide Heziketako irakasleak. "Oso garrantzitsutzat jotzen ditugu horrelako elkartrukeak; nazioarteko harremanak sortzea oso garrantzitsua da, elkar ezagutu eta proiektu amankomunak sortzeko", gehitu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!