Pasahitza (zaharra)

Iosu Lasaren lanak Lanbroan

Ataria 2016ko urriaren 11

Oskar Tenak gonbidatu bat ekarri du bere artearen txokora: Iosu Lasa. Tolosako Lanbroa tabernan daude ikusgai bere koadroak.

Iosu Lasa artistaren bisita izan du Ataria Irratiak, Oskar Tenaren eskutik. Izan ere, asteartero Tenak Pasahitza saioan duen artearen txokoan gonbidatu berezia izan zuen atzokoan Tolosako Lanbroa tabernan ikusgai dituen lanen harira. Hilabete guztian ikusgai izango dira artista legazpiarraren lanak eta gainera hauek erosteko bidea ere eskainiko du erakusketak. Lasaren lanaren oinarrian onirismoa dago, fantasiazko irudiak, barne mundu aberatsaren adierazgarri.


Duela 20 urte ekin zion marrazketa lanari Debako arte eta lanbide eskolan, «barruan nuena trazatzen nuen». Paperean zuzenean marrazten du, aurretiko zirriborrorik gabe, rotring beltza erabiliz, kolorerik gabekoak dira bere marrazkiak. Hil osoan ikusgai egongo dira Lanbroan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!