Atzo iluntzetik Solana kalean dagoen Arregi loredendako Gorka Arregi da Tolosa & Co elkarteko lehendakaria. Juanjo Ruiz izan da lan honetan azken urteetan, eta atzo pasa zion lekukoa Arregiri.
Lehendakari orde Aralar Kirolak dendako Anate Iturralde izango da aurrerantzean, eta diruzaintzan zein administrazio lanetan The Factory dendako Ana Aldalur ariko da.
Atzoko batzarrean lehen aldiz aurkeztu zen 8 lagunek eta 4 ordezkok osatutako lantaldea, eta arazorik gabe izan ziren onartuak batzarreko kide berriak.
Juanjo Ruizek 2013. urtearen balantze modukoa egin zuen, eta lehendakari berriak, Gorka Arregik, aldiz, 2014rako aurreikusitako programa azaldu zuen.