"Emakume gorrak, osasun zerbitzuak eta indarkeria" tesiaren azalpena

Naiara Roldan de Aranguiz 2013ko urr. 19a, 15:18

M. Socorro Luengo bere tesiaren azalpena ematen Tolosako kultur etxean
Gainditzen Elkarteak antolatutako Gor Komunitatearen X. Sentsibilizazio Asteak egun nagusia izan zen larunbatean. Goizean, 11.00etan hasita, Tolosako Kultur Etxean, Bilboko Deustuko Unibertsitateko M. Socorro Luengo Rubalcak bere doktore tesia aurkeztu die bertaratutakoei: "Emakume gorrak, osasun zerbitzuak eta indarkeria".

Arratsaldean berriz, alor ludikoagoak izango du protagonismoa Tolosako Leidor Aretoan. 18.00etatik aurrera dantza, kantua eta antzerkia eskainiko baititu Gainditzenek. Arymux taldearen "Isitasunean dantzatuz" dantza emanaldiarekin hasiko da eguna. Jarraian, Ibon Casasen "Zuen begiak utziko?" kantu emanaldia izango da taula gainean. Ondoren, "Berdintasuna" antzezlana, Donostiako Zeinu Antzerkia taldearen eskutik. Eta amaitzeko, Arrieta ahizpek "Komunikazioa zerbitzu eta teknologien demokratizaziorako" hitzaldia eskainiko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!