Auto istripua izan da Orendainen

Tolosaldeko Ataria 2021ko eka. 28a, 17:38

17:00ak aldera gertatu da istripua Orendainera doan errepidean. Auto bat errepidetik atera da eta irauli egin da. Gidaria onik dago.

Kotxe batek istripua izan du Orendaingo GI-3670 errepideko 5. kilometroan. Errepidetik atera eta irauli eginda autoa. Autoan gidaria baino ez zihoan, eta onik dagoela adierazi dute Ertzaintzatik.

Errepidea itxita egon bada ere, dagoeneko zabaldu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!