Lizartzak hartu du Eskola Txikien Jaia antolatzeko lekukoa

Tolosaldeko Ataria 2022ko eka. 13a, 15:06

Argazkia: Nerea Uranga / Urola Kostako Hitza

Datorren urtean Lizartzan ospatuko da Eskola Txikien Jaia eta atzo hartu zuten lekukoa, Errezilen ospatu zen festan.

Gipuzkoako Eskola Txikien Jaia ospatu zuten atzo Errezilen, eta lizartzarrak ere bertan izan ziren. Goizean egindako ekitaldian, errezildarren eskutik jaso zuten lekukoa. 2023ko ekainaren 11n beraz, Eskola Txikien Jaia hartuko du Lizartzak, hain justu, Lizartzako herri eskolak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!