Jaka VS Altuna III _ Buruz Buruko Finala 2020

Jakaren omenaldira inguruko herritarrak ez gerturatzea eskatu du udalak

Tolosaldeko Ataria 2020ko aza. 30a, 14:11

Buruz buruko txapela irabazi ostean, Erik Jakari gaur egingo diote omenaldia lizartzarrek, plazan 19:30ean burutuko den ekitaldian. Udaletik inguruko herritarrei ez gerturatzeko deia egin dute, jende pilaketarik egon ez dadin.

Lizartzako Udalak Erik Jaka zoriondu du atzo buruz buruko finala irabazteagatik- Horrekin batera, herritarrak gonbidatu ditu, gaur Otsabio Kirol Elkarteak antolatuta, herritarrek egingo dioten omenaldira. Herriko plazan hasiko da ekitaldia, 19:30ean, eta 300 pertsonarentzat mugatu dute lekua. 

Era berean, egungo egoera dela eta, jende pilaketak ekidin nahi ditu Lizartzako Udalak, eta horregatik, herri mugakideetako biztanleei "arduraz jokatu eta omenaldira ez gerturatzeko eskaera" egin die. Lizartzako Udaletik esan dute espero dutela "aurrerago elkarrekin ospatu ahal izatea". Halaber, omenaldian izango diren herritarrei, "azken hilabeteetan erakutsitako ardura berberaz jokatzea" eskatu die, "indarrean dauden arauak errespetatuz".

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!