Hassan Ait Chaou eta Maite Etxezarreta garaile

Irati Saizar Artola 2017ko martxoaren 19a

Larraul-Hernio-Larraul mendi lasterketan berrehun korrikalaritik gora hartu dute parte. Kamel Ziani kirolaria omendu dute eta honek eman dio hasiera lasterketari. 

Eguzkiak gogor jotzen zuen Larraulgo plazan. 10:30erako prest ziren berrehundik gora korrikalari 15 kilometroko lasterketa egiteko. Hasiera eman baino lehen, Kamel Ziani kirolaria omendu dute eta honek botatako tiroarekin eman zaio hasiera zazpigarren urtez jarraian ospatu den Larraul-Hernio-Larraul mendi lasterketari. 

Hassan Ait Chaou izan da lehena helmugara iristen. 1:11:10ko denboran egin du buelta eta hiru minutu gehiago behar izan ditu Asier Alonsok. Josu Goñi amezketarra eta Iñaki Olano altzotarra izan dira hirugarren-laugarrenak, hurrenez hurren. Emakumezkoetan lehena, Maite Etxezarreta izan da 1:32:18ko denborarekin eta jarraian sartu dira Vanesa Pelaez eta Sara Ugarte. Ez batak ez besteak ez dute errekorra hautsi.

Sari banaketako garaian, saria jaso du lasterketan parte hartu duen larrauldar bakarrak, Ibai Urbietak.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!