«Gure etxetik hasi eta Herniora doan bidea dut gustuko»

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 24a, 13:14

Antzuolan sortu zen Koldo Jauregi (Larraul, 1956), eta 18 urte bete arte baserrian lagundu zuen. Gerora ofizio asko izan ditu: baserritar, igeltsero, dendari, mekanikari, eta hiru pelikulatan ere hartu izan du parte. Geldirik ezin egon, eta herriko Dina-7 elkartean dabil.

Nola gogoratzen duzu zure haurtzaroa?

Garai haiek nahikoa zailak ziren, eta lana bakarrik egiten genuen. 7 urterekin eskolan hasi, 12rekin utzi, eta erditan joan ez. Baserrian lan egin behar zela-eta ez zen gaur egungo modernitaterik. Gu ez ginen ez Donostiara ez inora joaten. Ez genuen ez baloirik ez ezer; gure jolasa txori habiak bilatzea zen.

Larraul nolakoa zen orduan?

Hemen, garai hartan 30 baserri zeuden —bi erorita—, eta denak baserritik bizi ginen. Aldaketa handia izan da. 

Garai bateko bizimodua, ofizioak, ohiturak eta tresneria jasotzeko afizioa izan duzu. 

Neronek ere ez dakit esaten nondik datorkidan. Mendian ibiltzea eta baserriko giroa gustukoa izan dut, eta orduan hasi nintzen jaso eta tresneria biziberritzen. Pertsona helduekin gustura egoten naiz, beti ikasten baita zerbait.

Herriko zein toki duzu gustuko?

Euskal Herrian asko ibili naiz, eta baita Europan ere. Gipuzkoan, 9.000 bat baserri egongo dira, eta horietako 6.000 ingurutan egona naiz. Hala ere, gure etxetik hasi eta Herniora doan bide hori dut gustuko, eta Larraulgo mugen barruan toki politak dira, bereziki, Muñoandieta, Lasagasti, Iraulita eta Argibel inguruak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!