Martin Arizeta ‘Kixkurre’-ren itzaiak nagusitu dira

Asier Imaz 2016ko api. 12a, 11:23

Idi apustua jokatu zen larunbatean Aian. 250 ikusle inguru joan ziren. Martin Arizeta ‘Kixkurre’-ren idi parea, Korta gabiriarrarenaren aurka aritu zen 30 minutuko denboran.

‘Kixkurre’ larrauldarrarenak hasi ziren lanean, eta 56 plaza egin zituzten 1700 kiloko kargarekin. Ondoren Kortaren idi parearen txanda izan zen. Hasieran bazuen esperantza, baina itzaiek ez zuten asmatu.  Oker aritu ziren eragiteko garaian, eta idiak geldi geratzen zitzaizkien hasteko une horretan; denbora asko galduz.  50 plazekin konformatu behar izan zuten. Horietatik 20 eraginda. Aldiz, ‘Kixkurre’-ren itzaiak bikain aritu ziren. 3.000 euroak, beraz, Larraulera joan ziren.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!