ZUBIMUSU Ikastolan 16 urteko ibilbidea egiten dugu. Ezagutu nahi duzu?

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2023ko urt. 23a, 17:58

Ate irekiak izango ditugu otsailaren 11tik 24ra eta hitzordua eskatu dezakezu

ZUBIMUSU Ikastolan 16 urteko ibilbidea egiten dugu. Etxean eta erabateko goxotasunean. 16 urte hauetan etorkizunerako oinarriak finkatzen ditugu eta horretarako 2zia egitasmoa da gure tresna. Guk geuk sortua, hau da, proiektu pedagogiko propioa.

Irakasleak etengabe ari gara hausnartzen; zer egin eta zer eskaini, proiektuari zentzua emateko.

Horretarako ezinbestekoa da irakasleria egonkorra, bestela ez baita posible. Baita herriaren izaera ezagutu eta transmititzen dugun herritarrak ere.

Gu ere hemen gabiltza ikastolen elkartean sorkuntzan burubelarri.

Baina benetan nortzuk dira protagonista nagusiak?

Ikusi zuk zeuk ondoko bideo ederrean eta ezagutu ZUBIMUSU Ikastolaren proiektu anitza:

https://www.youtube.com/watch?v=uxv_cfKPr7Q

 

ATE IREKIAK

ZUBIMUSU Ikastola ezagutu nahi duen orok bisita gidatuak egiteko hitzordua eskatzeko aukera izango du otsailaren 11tik 24ra.

Hitzordua hartzeko ondoko bideak erabili daitezke:

Gure zentruen helbideak ondokoak dira:

  • Txermin Zentroa. Zizurkil
  • Txermin z/g. Amasa-Villabona
  • Berria 55. Amasa-Villabona
  • Pagamuño z/g. Zizurkil




Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!